Izaki bizidunak zelulaz osatuta daude, eta zelulabakarrak edo zelulanitzak izan ahal dira, hiru bizi-funtzio betetzen dituzte, nutrizioa, harremana eta ugaltzea. Guk bost erreinutan sailkatzen ditugu, Moneroak, landareak, animaliak, prostitoak eta oddoak. Sagarrondoa zuhaitza denez landareen taldean sailkatuta dago.
Lehen esan dudanez, sagarrondoa landareen taldean dago, baina landareak ere sailkatuta daude:
Landareen sailkapena bi talde orokorretan banatzen da, loredunak eta loregabeak. Loredunak edo fanerogamoak, hazien bidez ugaltzen direnak dira eta loregabeak edo kriptogamoak, esporen bidez ugaltzen direnak. Loredunen barruan ere bi talde daude, angiospermoak, obuluak obulutegian dituztenak eta gimnospermoak, obuluak agerian dituztenak. Angiospermoen barruan belarrak,zuhaitzak, landare loredunak, zuhaixkak... daude. Bestalde, gimnospermoak taldean zuhaitzak eta zuhaixkakditugu. Lehen esan dugun moduan, loredunez gain loregabeak ditugu. Loregabeen taldea bi talde txikiagoz osatuta dago:
Hodirik gabeak, goroldioak eta hepatikoak adibidez, eta hodidunak, adibidez garoak eta ekisetoak.Sagarrondoa angiospermoen barruan eta gimnospermoen barruan dago, zuhaitzak gimnospermoa eta angiospermoa delako eta sagarrondoa zuhaitza da.